siria

Frantziako kazetari batek gezurtatu egin du Siriako Armadak kazetarien aurka egin duela

Thierry Meyssan 'Voltaire' informazio alternatiboaren sarearen sortzaileak salatu du Homsen atxilotutako kazetariak "Siriako Armada Librearen esku daudela".

2012ko martxoaren 1a
18:41
Entzun

Thierry Meyssan independente gisa aritzen den kazetari eta Voltaire informazio alternatiboaren sarearen sortzaileak gezurtatu du Siriako Armadak kazetarien aurka bonbardatu duela. "Siriako Armadak suziri jaurtitzaileak salbuespenezko egoeretan erabili zituen, denbora epe laburrean. Otsailaren 13tik ez ditu berriro erabili", esan du.

Horrez gain, Meyssanek onartu du Siriako Homs hiriko Baba Amro hirian atxilotuta dauden kazetariak "Siriako Armada Librearen esku daudela". Horrek Siriako Ilargi Erdi Gorriaren esku hartzea galarazten duela salatu du.

Meyssanek gaineratu du Homsen bonbardaketak 21 egunez egon izan balira hiria "arima bizirik gabeko hondamena" izango litzatekeela.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.