Protestak herrialde arabiarretan

Frantziako lehen ministroaren Kairoko oporrek hautsak harrotu dituzte Parisen

François Fillonek aitortu du Egiptoko hegazkin bat erabili duela Gabonetan, doan, bidaiak egiterakoan

Erredakzioa
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
François Fillon Frantziako lehen ministroak joan den Gabonetan Egipton egindako oporrek hautsak harrotu dituzte Parisen. Aitortu duenez, Egiptoko agintariek gonbidatuta egin zuen Asuanera eta Abu Simbelera bidaia abenduaren 26tik urtarrilaren 2ra bitartean. Egipto barruko bidaietarako, Hosni Mubarakek ordaindutako hegazkin bat erabili zuela onartu du.

Nicolas Sarkozyren gobernuak lehendik ere gainean zuen polemikari gehitu zaio lehen ministroarena. Izan ere, Michele Alliot-Marie Atzerri ministroak antzeko afera izan du lehenago Tunisian egindako oporraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.