Errebolta Frantzian
Frantziako Poliziak dio egoera "bere onera" itzuli dela
Hiru asteko erreboltaren ondoren, Frantziako toki guztietan egoera "bere onera" itzuli dela esan du gaur Poliziak. Azaldu dutenez, bart erretako autoak 98 dira, eta "garai normaletan" 100 erretzen dituzte bataz beste. Poliziaren zuzendaritza orokorrak esan duenez, bart ez da eraikin publiko zein pribaturik erre, eta ez zen istilurik egon poliziarekin. Halaber, 33 lagun atxilotu dituzte, sua egiteko tresnak garraiatzea edo etxeratze agindua ez betetzea leporatuta.
Atzo onartu zuen Frantziako Legebiltzarrak salbuespen egoera beste hiru hilabetez luzatzea. Oraindik orain, polizia asko dabil kalean, 10.000 hain justu. Etxeratzeko agindua emateko eskumena dute gainera, prefetek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu