mundua

Frantziako Poliziak hogeiren bat "muturreko islamista" atxilotu ditu

Esan dute operazioak ez duela zerikusirik Okzitaniako Tolosako hilketekin. Sarkozy:  "Operazio gehiago izango dira, eta Frantzian ezer egitekorik ez duen jendea kanporatu ahal izango dugu".

2012ko martxoaren 30a
21:21
Entzun

Frantziako Poliziak hogeiren bat "muturreko islamista" atzeman ditu bart, baina esan du operazioak ez duela zerikusirik Okzitaniako Tolosako eta Montaubango hilketekin. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak adierazi du armak aurkitu dizkietela.

Hainbat herritan izan dira atxiloketak; gehienak, Naoneden (Bretainia).

"Gaur goizean gertatu denak jarraipena izango du", azaldu du Sarkozyk. "Operazio gehiago izango dira, eta Frantzian ezer egitekorik ez duen jendea kanporatu ahal izango dugu. Frantziarren segurtasuna bermatzea da lehentasuna".

Gobernuburuaren arabera, Okzitaniako hilketak "pixka bat 2001eko irailaren 11koak bezalakoak" izan dira Frantziarentzat.

Mohamed Merah izan zen hilketa horien egilea, hark aitortu zuenez: hiru militar eta lau judu hil zituen. Poliziak hilaren 22an hil zuen Merah, Tolosan, tiroz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.