Frantziako presidentearen kontra egin du Villepinek
PARIS. Frantziako lehen ministro ohi Dominique de Villepinek egungo presidente Nicolas Sarcozy akusatu egin du errugabetasun presuntzioa bortxatu diolakoan. Lehenengoaren defentsak dio Sarcozyk «erruduna» zela esan zuela herrialdeko telebista kate nagusietan (TF1 eta France 2). Arrazoi horregatik presidentea salatu eta auzitara eramango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu