Iragan astean Standard&Poor's agentziak Frantziako ekonomiari AAA maila kendu ziolarik, askok erreparatu zioten neurri horrek Nicolas Sarkozyri presidentetzarako hauteskundeetan eragingo dion kalteari. Afganistango erasoak ere bozetarako lehian eragina izango duela bistakoa da. François Hollande hautagai sozialistak berehalakoan erreakzionatu zuen atzo, eta bera presidente hautatzen badute Frantziak Afganistanen dituen tropak «beranduenez» urte amaieran erretiratuko dituela agindu zuen. Soldaduen etxeratzea «aliatuekin hitzartuta» egingo lukeela erantsi zuen.
Izan ere, hausteskundeetarako hiru hilabete falta direla, lau soldadu frantsesen hilketak mahai gainean jarri du Frantziak Afganistanen duen esku hartzea. Inkestek, gainera, oso lehia gogorra iragartzen dute. Gaur-gaurkoz Hollande ageri da buruan, bozen %27rekin; eta Marine Le Pen, Fronte Nazionala eskuin muturreko alderdiko burua, tartea jaten ari zaio Sarkozyri. Egungo presidentea bigarren dago, botoen %23rekin, bi puntu galduta; eta Le Penek 3,5 puntu egin du gora: botoen %21 jasoko lituzke.
Frantziako presidentetzarako hautagaiak, lehia estuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu