Gilles Brucker Osasun Behetarako Frantziako Institutuko buruarekin bildu da gaur Mattei Osasun ministroa, eta bilkura horren ostean eman ditu bero boladak hildakoen inguruko lehen datu ofizialak. "Bruckerrek abuztuaren 1etik 15era bitartean izan zen hilkortasun tasa gehigarriaren aurreneko kalkulua eman dit gaur, eta emaitza, 11.435 heriotza dira", esan die Matteik hedabideei.
Nolanahi ere, datu horiek behin-behinekoa direla azpimarratu du Osasun ministroak, baina egiaren lagun denez, berehala plazaratzea erabaki duela. Osasun Behaketarako Institutuari ez ezik, bi aditu independenteri ere beroak eragindako heriotzen kalkulua egiteko eskatu die Matteik, eta haien emaitzekin kontrastatu behar ditu Behaketa Institutuak emandakoak. Ildo horretatik, Behaketa Institutuaren emaitzak adituak egiten ari diren ikerketetako aurreneko datuekin bat datozela esan du Matteik.
Orain arte Frantziako Gobernuak emandako datu ofizialen arabera, 1.000-3-600 bitartekoa zen beroak eragindako heriotza kopurua, nahiz eta Matteik berak duela egun batzuk onartu zuen litekeena zela kopuru hori bost milaraino heltzea.
Bero bolada
Frantzian 11.000 lagunetik gora hil ziren beroagatik, aurreneko datu ofizialen arabera
Jean-Francois Mattei Frantziako Osasun ministroak bero boladak eragindako heriotzen inguruko aurreneko datu ofizialak plazaratu ditu gaur: aurreneko kalkulu horien arabera, 11.435 lagun hil ziren tenperatura altuen ondorioz. Datu horiek behin-behinekoak dira, bi aditu independente egiten ari diren ikerketekin kontrastatu behar baitituzte orain, baina nahiko "fidagarriak" direla iruditzan zaizkio Matteiri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu