Frantziako barne ministro Claude Gueant-ek (UMP) aurreratu duenez, frantziar herritartasuna lortzeko eskakizunak gogortuko dituzte; Frantziar "bizi estiloa" eta hizkuntza zorrotzago baloratuko dituzte.
RCM irrati emisorari eskainitako elkarrizketa batean, ministroak berretsi du Frantzian integrazio arazoa dagoela zenbait inmigranterekin. Egingo dituzten aldaketen adibide gisa jarri du ez dela onartuko, adibidez, emakume izateagatik funtzionario bati eskua ematera ukatzen den inor, "horrek ez du frantziar herritartasuna izan behar". Hizkuntza mailari buruz azaldu du herritartasuna lortzeko eskolako frantsez maila beharko dela, gutxienez.
Gueant-ek esan du herrialdea ez dagoela inmigrazioari itxita, urtero Frantzian bizitzeko 200.000 baimen ematen dituztela gogoratu du. Dena den, lan inmigrazioa murrizteko asmoak berretsi ditu, esan du Frantzian jadanik 2,6 milioi langabetu daudela eta urtero 100.000 pertsona gehiago direla populazio aktiboan. "Ez du merezi kanpotarrei etorraraztea langabetu bihurtuko badira". Esan du aurten egoera irregularrean dauden 28.000 inmigranteren kanporatze planak mantetzen dituela eta aurreratu du lehen seihilekoan 14.500eko zifrara iritsi direla.