mundua

Frantziar kazetari bat hil dute Sirian

Siriako zortzi zibil ere hil dituzte.

2012ko urtarrilaren 11
20:46
Entzun

Frantziar kazetari bat hil dute gaur Homsen (Siria), Baxar al-Asad presidentearen aldeko manifestazio baten ondoan zirela obus bat erorita. Hildakoa Gilles Jacquier da, eta France 2 telebistako kateko kidea zen. Belgikako kazetari bat zauritu egin da.

Biek Homseko erietxe bat bisitatu dute, Libanoko moja batekin, eta ospitaletik irtendakoan manifestazioarekin topo egin dute; orduan izan da leherketa.

Siriako zortzi zibil ere zendu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.