Txile

Froga berriak eskuan, berriz zabaldu dute Txileko Heriotzaren Karabanaren auzia

Pinocheten kolpearen ostean, oposizioko dozenaka kide hil zituzten heriotzaren eskuadroiko kideek Txilen.

Joan den railaren 11n, kolpearen urteurrenean, justizia eskatzeko egindako manifestazioa. MAIO RUIZ / EFE
2016ko irailaren 21a
08:32
Entzun

La Serena espetxeko presoen sarrera-irteerak jasotzen dituen liburu bat aurkitu ostean hartu du Mario Carroza epaileak Txileko Heriotzaren Karabanaren auzia berriz irekitzeko erabakia. Izan ere, dokumentuan jasotzen da nola 1973ko urriaren 13an —Augusto Pinocheten estatu kolpetik hilabete baino gehiagora— dozenaka preso atera zituzten La Serenako kartzelatik, Coquimboko erregimentura eramateko. Hain zuzen, epailea ikertzen ari da erregimendu hark eta bertako komandanteak, Juan Emilio Cheyrek, eskuadroiaren hilketetan izan zuten esku hartzea.

Heriotzaren Karabana deritzonak Txile osotik bidaiatu zuen, eta oposizioko dozenaka kide hil zituen, 1973ko irailaren 11ko estatu kolpearen ostean. Eskuadroiak helikopteroz bidaiatzen zuen herrialdeko espetxeetara, eta, hara iritsitakoan, aukeratutako presoak atera eta ezkutuan fusilatzen zituen. Sergio Arellano Stark jenerala zen taldeko burua, eta baita Pinocheten ordezkari zuzena ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.