munDUA

Fronte Polisarioa-Maroko bilera azaroan New Yorken

Nazio Batuen arabera, Mendebaldeko Saharako "gaztakaren konponbidea blokatzen" ari da Maroko. Bi parteek 2007tik lau bilera sail ofizial eta bi ez-ofizial egin dituzte.

2010eko urriaren 21a
13:02
Entzun
Mendebaldeko Saharako Fronte Polisarioa eta Maroko azaroan batuko dira berriro. Oraingoan New Yorken (AEB), azaroaren 3 eta 5aren artean, gaur Mohamed Jadad Nazio Batuen Erakundeko (NBE) kideak jakinarazi duenez.



Jadaden arabera, Fronte Polisarioak bi parteen arteko "tentsio giroa txikitzeko" eskatu dio NBEri. Aaiun, Esmara eta Bojador Mendebaldeko Saharako hirietan zazpi mila lagun protesta egiten ari dira duela astebetetik, eta kasu horri "irtenbidea" aurkitu behar zaiola azpimarratu du NBEko ordezkariak.

Fronte Polisarioak eta Marokok 2007ko ekainetik lau bilera sail ofizial eta bi ez-ofizial egin dituzte, betiere Nazio Batuen Erakundeak sustatuta. Azkena aurtengo otsailean egin zuten, New Yorketik gertu. Jadadek esan du Maroko "gaztakaren konponbidea blokatzen" ari dela. "Saharrek euren etorkizuna erabakitzeko bide demokratikora heltzeko xedea dute".

Marokok 1976an okupatu zuen Mendebaldeko Sahara

1975ean, Hassan II.a Marokoko erregeak aginduta, 350.000 lagun joan ziren Espainiaren menpe zegoen Mendebaldeko Saharara. Martxa berdea izena jarri zioten ekimenari.

1976an Marokok okupatu egin zuen Mendebaldeko Sahara, Espainiak berau utzi ostean. Aljeriaren eta Marokoren arteko borrokak izan ziren han eta, azkenean, Marokoren eta Mauritaniaren kontrolpean geratu zen lurraldea.

Fronte Polisarioa lehenago sortu zuten -1973an-, eta Mendebaldeko Sahara estatu independente bihur dadin aldarrikatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.