Alberto Fujimorik Peruko hauteskundeak irabazi zituen 1990. urtean. Hamar urtez izan zen presidente, 2000. urtean dimisioa eman zuen arte, Vladimiro Montesinos aholkulari nagusiak eragindako ustelkeria istilu baten ondoren. Orduz geroztik, Tokion errefuxiatuta egon da, atzo Txilera joan zen arte.
Goizaldean atxilotu dute Fujimori, eta polizia etxera eraman dute. Orain, Peruko presidente ohia estraditatzeko prozedurak hasiko dira.
Gestio ugari egin behar izan dituzte Peruko eta Txileko Gobernuek, Fujimori atxilotu aurretik. Txileko Barne ministro Romulo Pizarrok azaldu duenez, Fujimori Txilen zela jakin bezain pronto, ministroen bilera egin zuten, egin beharrekoa zehazteko. Peruko Gobernuak Fujimoriri leporatzen zaizkion karguen berri eman dio Txilekoari, eta gestioak egin dituzte gero.
Peru
Fujimori atxilotu dute Txilen
Peruko presidente ohi Alberto Fujimori Txilen atxilotu du Interpolek. Hain zuzen ere Santiagon atxilotu dute gaur goizaldean. Japonetik Santiagora turista gisa iritsi zen Fujimori atzo, eta hotel batean zegoen lau ahokulariekin. Japonetik bueltatu, eta datorren legegintzaldian Peruko hauteskundeetara aurkeztuko zela iragarri zuen urrian Fujimorik. Txileko Auzitegi Goreneko epaile Orlando Alvarezen aginduz atxilotu dute gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu