Fukushimako behi haragia saltzea debekatu dute
TOKIO. Japoniako Gobernuak debekatu egin du Fukushima probintziako behi haragia saltzea, gutxienez 648 behik pentsu erradioaktiboa jan dutela baieztatu ostean. Behi horiek beste eskualde batera eraman dituzte, eta kutsaturik ote dauden ikertzen ari da gobernua. Herritarrak lasaitzeko, Osasun Ministerioak esan du kutsatutako haragia behin edo bitan jateak ez dakarrela kalte larririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu