Japoniako Segurasun Nuklearrerako Batzordeak egindako kalkuluen arabera, Fukushimako zentral nuklearrean izan zen istripuak 53.864 milioi euroko kalte ekonomikoa eragin du, Errusiako RIA Novosti albiste agentziak jakinarazi duenez.
Fukushimako lau erreaktoreak kentzea ia 11.000 milioi euro kostako da, eta ia beste 38.000 euro konpentsaziotan, garbiketan eta beste neurri batzuetan xahutuko dituzte.
Guztia, Japoniako Gobernuak hondamendiaren ostean sortu zuen funtsetik ordainduko da. Funtsa Japoniako aurrekontuetatik ateratzen den diruarekin eta hainbat erakunde eta enpresek ematen dutenarekin osatuko dute. Tepco konpaniak kalte-ordainetan parte hatuko du.