Japoniako Gobernuak eta Tepco konpainiak adostu dituzte Fukushimako zentral nuklearra desegiteko pausoak, eta 30 eta 40 urte bitartean egingo dutela jakinarazi dute. Orain dela bost egun erreaktoreak 100 gradutik behera egonkortu zituzten, eta lehenik eta behin erregaia atera beharko dutela jakinarazi dute
Yukio Edano Japoniako Industria ministroak lana azkartzeko eskatu dio Tepcori, euren etxeetatik kanpo dauden 80.000 biztanleen kezka "arintzeko". Kalte-ordainak ordaindu ditzan, Tepco konpainiari 9.798 milioi euro ematea aztertzen ari da Gobernua, Nikkei egunkariaren arabera.
Fukushiman izan zen hondamendi nuklearra azken 25 urteetako munduko handiena izan zen, hain zuzen, Txernobylekoaz geroztik. Martxoaren 11an izan ziren lurrikarak eta ondorengo tsunamiak eragin zuten.