Fukushiman erradiazio maila altuena topatu dute
TOKIO. Martxoan tsunamiak Fukushimako zentral nuklearra hondatu zuenetik, erradiazio maila altuena atzeman dute han inguruan. Zentraleko operadoreek esan dute ez dagoela arriskurik, baina adituek oso maila arriskutsua dela uste dute. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia Fukushimara joango da asteburuan, tsunamiak utzitako kalteak bertatik bertara ikustera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu