TEPCO Tokyo Electric Power Co konpainiako arduradunek baieztatu dute "hamar bat tona" ur kutsatu isuri direla. Langile baten huts egitea izan dela esan dute, zentralean pilatzen den likido erradioaktiboa tratatzeko sistematik hodi bat kentzearen ondorioz. Astebetean izaniko hirugarren isuria da hau, "langileen oker batengatik".
Langile kutsatuek 30 bat minutu egin dituzte hodia aldatzen, eta denbora horretan ur kutsatuarekin bustita egon dira. Langileak artatzen ari dira, baina ez dute larritasunaren berri eman. TEPCOk ziurtatu du, hala ere, erradioaktibikatea ez dela kanpora atera, inguru hori "kontrolatuta" dagoelako.