Alemaniako Heiligendamm herrian G-8 taldeko herrialdeak egiten ari diren bilkuran Afrikarako diru laguntzak hitzartu dituzte. HIESA, tuberkulosia eta malaria gaixotasunen aurka egiteko Afrikan 60.000 miloi dolar erabiliko dituzte munduko herrialde aberatsenek.
George Bush AEBtako presidenteak duela bi aste aurkeztutako ekimenean oinarritu da laguntza programa, Alemaniako ekonomia kooperazio ministroak zehaztu duenez. Akordioaren arabera, AEBek kopuruaren erdia helaraziko dute eta gainontzeko 30.000 miloi dolarrak G-8ko beste herrialdeen artean bilduko dituzte.
Greenpeace taldeko bi partaide atxilotu dituzte
G-8ko agintariak bilduta dauden Heiligendamm herriko bainuetxera globoan iristen ahalegindu diren Greenpeace elkarteko bi kide atxilotu ditu poliziak. Hiru helikopterok globoa inguratu dute eta lurra hartzera behartu dituzte bi ekintzaileak. Bertan dozenaka poliziek ekologistak atxilotu egin dituzte.
G-8ko herrialdeek Afrikarako dirulaguntzak adostu dituzte
Munduko zortzi estatu aberatsenak biltzen dituen taldeak 60.000 miloi dolar erabiliko ditu Afrikan HIESA, tuberkulosia eta malaria gaixotasunei aurre egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu