Irudia. Osaka (Japonia)
G20koen batzarrean aldebiko bilerek hartu dute pisua
G20koen taldea osatzen duten herrialdeak goi bilera egiten ari dira Osakan (Japonia), eta, batik bat, protekzionismoa eta aldaketa klimatikoa dituzte hizpide. Goi bileretan dokumentu bat adostu ohi dute —gaur bukatuko da batzarra—, baina Emmanuel Macron Frantziako presidenteak azpimarratu zuenez, «estatubatuarrak hizkera oso gogorra erabiltzen ari dira». Dena den, ohi bezala, aldebiko bilerek hartu zuten batzarraren pisua. Donald Trump AEBetako presidentea eta Vladimir Putin Errusiakoa bildu ziren, esaterako, eta harreman ona dutela erakutsi zuten, nahiz eta ez duten ikuspegi bera Venezuelaz edo Iranez, esaterako. Mueller fiskal bereziak ebatzi zuenez Errusiak ez zuela Trumpen alde esku hartu 2016ko presidentetzarako bozetan, Trumpek txantxa bat egin zuen horrekin. Alemaniako Gobernuak adierazi zuen, bestalde, Angela Merkel osasunez ondo dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu