Muammar Gaddafi Libiako lider izandakoak herrialdeko buruzagiei agindu zien Euskal Herriaren eta Andaluziaren independentziaren alde agertzeko, Espainiak Libiaren aurkako NATOko misioa onartu ondoren. Hala jakitera eman du Al-Jazeera kateak, Gaddafiri egindako hainbat entzuketaren bidez frogatu ahal izan duenez.
Martxo hasierakoak dira entzuketak, NATOren bonbardaketak izan aurrekoak. Horietan, zibilen aurka eraso egiteko ere agintzen die Gaddafik militarrei. "Batu eta defendatu eskualdea", adierazi zien.