Libia

Gaddafi ezkutuan lurperatu dute, basamortuan

Hilotza usteltzen hasita zegoela hartu du erabakia Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak. Ez dut  non lurperatu duten esango bere jarraitzaileen erromes leku bihurtu ez dadin. Mutasim semeari aitaren ondoan eman diote lur.

2011ko urriaren 25a
14:31
Entzun

Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak baieztatu duenez, gaur goizaldean Muammar Gaddafiren hilotza lurperatu dute, ezkutuan. Basamortuko lekuren batean egingo zutela aurreratu zuten iturri horiek atzo, eta lekua sekretuan gordeko zutela bere jarraitzaileen erromes leku bihurtu ez dadin.

Ostegunean harrapatu eta hil zuten errebeldeek Libiako presidente izan zena, Surt jaioterritik ihes egin nahian zela. NATOko hegazkin batek tiro egin zion lehenik, eta ondoren errebeldeek harrapatu eta jo ondoren hil zuten. Forentsearen arabera bi tiro jaso zituen, bat sabelean eta bestea buruan; bigarrenak hil zuen.

Hilotza Misratara eraman zuten eta biltegi bateko hozkailuan gorde zuten lehenik, zer egin erabaki bitartean. Usteltzen hasia zela ikusita, ordea, bart lurperatzea erabaki dute. Gaddafirekin batera, Mutasim semea lurperatu dute.

Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak esan du hilketa argitzeko batzorde bat sortuko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.