Silvio Berlusconi Italiako Gobernuko lehen ministroak uste du Muammar Gaddafik hil egin nahi duela, gaur Corriere della Sera egunkariak argitaratu duenez. Horren arabera, Berlusconik bere ingurukoei esan die bere bizitza eta bere seme-alabena arriskuan dagoela.
Gaddafik, antza, ez dio barkatzen Berlusconiri Italiak NATO Libian egiten ari den operazioetan parte hartzea, eta ondorioz, Berlusconi hiltzeko agindua eman du. Traizioa egin dioela uste omen du Gaddafik, orain dela gutxi arten Tripoliko kaleetan elkarri bosteko ematen ageri ziren argazki erraldoiak baitzeuden.
Italiak eta Libiak 2008an Laguntasun Hitzarmena sinatu zuten, kolonizazioaren ondorioz sortutako arazoak konpontzeko laguntzeko. Gaddafik Libiako gerra irabaziko duelako beldur da, ordea, Berlusconi, eta Italiaren lagun handiena izatetik, etsairik handiena izatera pasako delako ere bai.