Protestak herrialde arabiarretan

Gaddafik "kalean hitz egin" duela iritzi dio oposizioak, eta presidentearekin biltzeari uko egingo diote

Libia ekialdean gotortu diren errebeldeekin bildu nahi du presidenteak, eta Zauiya bonbardatzeko mehatxua egin du.

2011ko martxoaren 1a
16:51
Entzun
Muammar Gaddafi Libiako presidentea geroz eta egoera estuagoan dago, eta azken orduetan oposizioko kideekin biltzeko egin duen saioa antzua gertatu zaio. Herrialdearen ekialdean gotortuta dauden errebeldeekin hitz egin nahi du Gaddafik, baina horietako batek esan du dagoeneko "kalean hitz egin" duela. Edonola, eguerdian dira biltzekoak oposizioko buruak Bengazin.

Herri Kontseiluetan antolatu da oposizioa, eta oraindik gabezi asko baditu ere, Kontseilu Nazional bat osatu nahi dute. Tripoliko ordezkariek ere parte hartzea nahi dute, nahiz eta une honetan hiriburuan Gaddafi gotortuta dagoen. Presidentearen egoera ez da ona. Lehenagotik ere tribuetako buruek uko egin diote harekin biltzeari, eta hiriburua da une honetan kontrolatzen duen leku bakarrenetako bat, Sebha eta Sirterekin batera.

Zauiya bonbardatzeko mehatxua egin du Gaddafik gaur. Tripolitik 50 kilometro mendebaldera dago hiri hura.

Oposizioko bozeramaile batek jakinarazi du atzo Misratan hiru lagun hil zirela. Hiriburutik 200 kilometro ekialdera dago Misrata, eta Libiako hirugarren hiririk handiena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.