Muammar Gaddafik Misrata hiria gogor bonbardatu du gaur goizean, eta, Al Jazeera telebista kateak jakinarazi duenez, hamazazpi pertsona hil eta 70 zauritu dira. Misilekin eta obusekin egin dute eraso Gaddafiren aldekoek, eta, lekukoen arabera, etxebizitza multzoak zituzten jomuga, emakumeak eta haurrak batik bat.
Misrata Libiako hirugarren hiria da handienen artean, eta zazpi aste daramatza Gaddafik hari erasotzen. Ostegunetik 150 pertsona hil dira. Azken 24 orduetan elikagaiekin aritzen diren lantegiak jo dituzte, eta deuseztatu egin dituzte gehienak.