Gaddafiren indarren erasoak atzera botarazi ditu matxinoak Surten

Mutasim Gaddafi koronelaren atxiloketa gezurtatu du Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak

Erredakzioa
2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Libiako Surt hiriaren erdialdean inguratuta daude Muammar Gaddafi koronelaren aldeko azken indarrak. Sarritan hiria «ordu gutxitan» kontrolpean izango zutela iragarri dute erreboltariek, baina une hori ez da iristen. Are gehiago, atzo Gaddafiren indarrek erasoaldi gogorra egin zuten, eta matxinoek atzera egin behar izan zuten. Koronelaren aldekoei «errenditzea edo hiltzea» beste aukerarik geratzen ez zaiela adierazi diete, baina, matxinoek.

Bitartean, Mutasim Gaddafi, koronelaren semeetako baten atxiloketa gezurtatu du Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak, iragarri eta ordu gutxira. Gaizki ulertua izan dela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.