HRW Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak, Muammar Gaddafiren erregimenarenjarraitzaileei eraso egitea leporatu die CNT Trantsiziorako Kontseilu Nazionaleko kideei.Ondorioz, ondorengoa eskatu dio HRWk Harremanetarako Taldeari: erreboltariei eska diezaietela oposizioaren esku dauden zonaldeetan zibil guztiak babesteko.
Mahmud Jibril CNTko agintariak ukatu egin ditu haien aurka esandakoak, eta bere erakundeak giza eskubideen urraketak gaitzesten dituela nabarmendu du. Dena den, kasua ikertuko duela agindu du.
Gaddafiren jarraitzaileei eraso egitea leporatu die HRWk erreboltariei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu