Libiako Gobernuak adierazi du Saif al-Islam Gaddafi iraileko bigarren astean epaituko dutela, Zintan hirian. Muammar Gaddafi koronelaren semea da Saif al-Islam, eta iazko azaroan bahitu zuen talde matxino batek. Harrezkero, Zintanen dago, haien kontropean.
Apirilean, Ali Ashour Libiako Justizia ministroak adierazi zuen ustelkeria, hilketa eta bortxaketa delituengatik epaituko dutela. Haren abokatuek salatu dute Libian ez duela epaiketa bidezkorik izango, eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak Hagara entregatzeko eskatu du behin baino gehiagotan, han leporatzen zaizkion krimenengatik epaitua izan dadin.
Gaddafiren semea irailean epaitzea erabaki du Libiako Gobernuak
Haren abokatuek salatu dute epaiketa ez dela bidezkoa izango; Hagako auzitegiak entregatzeko eskatua du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu