Muammar Gaddafiren tropek Misrata bonbardatu eta 10 zibil hil eta beste 40 zauritu dituzte. Gatazka hasi zenetik, erreboltarien esku dago herrialdearen mendebaldean dagoen hiria, eta Gaddafiren tropek setiatuta daukate hilabeteetan.
Saif al Islam Gaddafiren semeak, berriz, esan du hiru hileko epean bozak egiteko prest daudela, nazioarteko ikuskatzaileen kontrolpean. «Publizitate maniobra zinikotzat» jo ditu hitzok NATOk. Horrez gain, Italiak eta Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalak immigrazioaren gaineko ituna sinatu zuten atzo, Napolin, «legez kanpoko immigrazioaren kontra batera borrokatzeko».
Protestak herrialde arabiarretan
Gaddafiren tropek 10 zibil hil eta beste 40 zauritu dituzte Misratan
Libiako errebeldeek eta Italiak itun bat sinatu dute «legez kanpoko immigrazioaren aurka batera borrokatzeko»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu