Gai kimikoak daramatzan ontzi batek istripua izan du Bretainiako uretan, beste ontzi batekin talka eginda. Frantziako telebista publikoak jakinarazi du 6.000 tona disolbagarri daramatzala ontziak, eta ura sartzen ari zaiola barrura. Agintariak beldur dira, "hondamendia" gertatuko ote den.
Maltako bandera du ontziak. Italiatik abiatu zen, eta Amsterdam zuen helmuga. Panamako ontzi batekin izan du ezbeharra. Zuloa egin zaio gai kimikoak dituen ontziari, eta 13 marinelak erreskatatu egin dituzte helikopteroan.
mundua
Gai kimikoak daramatzan ontzi batek istripua izan du Bretainian
Beste itsasontzi baten aurka jo du, eta ura sartzen ari zaio. Agintariak beldur dira, "hondamendia" gerta daitekeelakoan. 6.000 tona disolbagarri daramatza ontziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu