Gaizkile taldeek 400 bat lagun hil dituzte Haitin azken sei hiletan

Herrialdea astintzen duen krisi politikoaren eraginez, borroka armatuak asko ugaritu dira hiriburuan

Protestak Port-au-Prince hiriburuan, joan den urtarrilaren 26an. J.SABIN / EFE.
2023ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
PORT-AU-PRINCE. Indarkeriak gora egin du Haitin. Azken sei hilabeteetan 400 pertsona baino gehiago hil edo desagertu dira Amerika Erdialdeko estatu horretan, Haitiko Giza Eskubideen Defentsarako Sare Nazionalak (RNDDH) berriki kaleratutako txostenaren arabera. 2022ko azarotik herenegun bitartean, herritarren aurkako zortzi eraso armatu izan dira gutxienez Port-au-Princeko metropoli eremuko lurraldea kontrolatzeko borroketan. Zibilen kontrako oldarraldien gorakadaren aurrean, giza eskubideen aldeko erakundeek azalpenak eskatu dizkiete agintariei.

Haitiko herritarren aurkako eraso armatuak eta sarraskiak areagotu egin dira nabarmen 2023 hasieratik. RNDDHk txostenean salatzen duenez, ehunka pertsona hil dituzte, eta dozenaka emakume gazte taldean bortxatu, herrialdearen Mendebaldeko eta Artiboniteko departamentuetan bereziki.

Krisi politiko eta humanitarioa dela eta, bost milioi pertsona —herrialdeko biztanleriaren erdia— gosete larrian daude. Egoerak, gainera, okerrera egin duela ohartarazi du NBEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.