Artur Mas Kataluniako presidenteak egindako kontsulta deialdi berriari «galga» jartzeko prest agertu da Espainiako Gobernua. Mehatxua egin du Rafael Catala Justizia ministro izendatu berriak: «Galdeketak Kataluniako eskumenak gainditzen baditu, haren kontra joko dugu».
Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak erantsi du orain arteko galdera mantentzea Kataluniako eskumenen «langa» igarotzea litzatekeela, eta, beraz, aski litzatekeela berriro aurka egiteko eta kontsulta debekatzeko. Argitu du, halaber, egunotan aztertuko dutela «Masen azken ateraldiari» helegitea jarri edo ez.
Galdeketa berria ere jomugan jarri asmo du Madrilek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu