KATALUNIA

Galdeketan 16 urtetik gorakoek bozkatzea proposatu du Kataluniako Gobernuak

Francesc Homs gobernuko eledunak aitortu du balizko erreferendum bat ez litzatekeela bete beharrekoa izango. Bideoa: atzoko bilkuraren laburpena. [Youtube]http://youtu.be/53ktb4k_DRM[/Youtube]

2013ko urtarrilaren 24a
13:04
Entzun

Rac1 irratian elkarrizketatu dute Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramailea. Bertan, Homsek aitortu du Espainiako Gobernuak duela galdeketak egiteko eskumena eta, beraz, Kataluniako Gobernuak egiteko asmoa duena ez litzatekeela bete beharrekoa izango.

"Bete beharreko izaera, ikuspuntu politiko batetik, herritarren borondatea entzuteak ematen dio", azaldu du Homsek. Gainera, proposatu du erreferendum horretan 16 urtetik gorakoek bozkatzea. Espainiako Gobernuak atzoko subiranotasun adierazpenaren aurka jotzeko aukeraz, Homsek esan du Madrilek ez duela halakorik egingo eta egingo balu ere helegiteak ez lukeela aurrera egingo. Argudiatu du Kataluniako Parlamentuak posizionamendu politikoak eta adierazpenak egiteko ahalmena baduela.

Bestalde, PSCrekin kritiko azaldu da Homs: "Orain gehiago dira PSOE PSC baino".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.