Israel

Gantzek eta Netanyahuk 48 orduko epea dute gobetrnua osatzeko

Asteazken gauerdian amaituko da estatuburuak jarritako epemuga; bete ezean, laugarrenez egin beharko dituzte bozak.

Benjamin Netanyahu eta Bnny Gantz elkarri eskua ematen, Reuven Rivlin presidentea begira dutela. ABIR SULTAN, EFE
2020ko apirilaren 14a
11:20
Entzun

Gaur goizean bildu dira Urdina eta Zuria koalizioko buru Benny Gantz eta Likudeko Benjamin Netanyahu gobernua osatzeko negoziazioen baitan. Gaur amaitzen zitzaien epea, baina bi aldeek luzapena eskatu diote Reuven Rivlin estatuburuari, eta hark beste 48 ordu eman dizkie, asteazken gauerdira arte. Lortuko ez balute, laugarrenez egin beharko lituzkete hauteskundeak.

Gantzek osasun larrialdia argudiatu du Netanyahurekin akordioa adosteko; izan ere,  militar ohiak kanpainan esana zuen ez zuela negoziatuko jarduneko lehen ministroarekin, hura ustelkeria auzi batean nahasita dagoela argudiatuta. Azken asteetan, ordea, jarrera nabarmen aldatu dute bi aldeek, eta Likudek Gantzen hautagaitza babestu zuen Parlamentuko presidente izan zedin, balizko akordio baterako ateak zabalduz.

«Larrialdiko gobernu bat behar dugu, bizitzak salbatzea eta herritarren alde lan egitea ahalbidetuko diguna», nabarmendu du Netanyahuk. Eta Gantz bera ere bat etorri da: «Erabaki zailak hartzeko unea da. Historiak ez gaitu barkatuko ihes egiten badugu».

Israelgo komunikabideek iragarri dutenez, epaileen izendapena bertan behera uzteko eskumena nahi du Likudek, eta baita Gorenari Netanyahu kargugabetzeko eskumena ukatzea ere. Era horretan, Netanyahuk bermatua luke immunitatea gobernura iritsiz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.