Abuztuaren 19an alde egin zuten Iraketik AEBetako armadako azken borroka taldeek, baina Etxe Zuriak gaur emango du ofizialki amaitutzat hango gerra; edo, zehatzago, George Bushek 2003ko martxoan abiatutako Askatasun iraunkorra operazioa. Horrenbestez, ez da borroka talderik izango Iraken, eta esku-hartzearen epe hori bukatutzat jo dute. Hala ere, 50.000 soldadu estatubatuar inguruk jarraituko dute Iraken, Washingtonen arabera, Irakeko segutasun indarrak hezten eta haiei laguntza ematen.
Baina inola ere ez du garaipen kutsurik izango Askatasun iraunkorra operazioaren amaierak. Izan ere, esku-hartzearen balantzean zaila da onurak ikusten eta asko dira kalteak. Halaber, gatazkaz eta tentsioz beteriko herrialde ezegonkorra da egun, gobernagarritasun zailekoa.
Ildo horretatik, gerraren amaieraren inguruan Barack Obama AEBetako presidenteak gaur iluntzean egingo duen hitzaldiak ez duela irabaztearen ideia islatuko iragarri dute Etxe Zuriko iturriek, eta "betetako helburua" eta antzeko esamaldeak saihestuko dituztela. Obaman bera ez da Irakera joan amaiera ekitaldian parte hartzera, baizik eta Josep Biden presidenteordea bidali du bere ordez.
Irak
Garaipen kutsurik gabeko bukaera
AEBek gaur emango dute amaitutzat 2003ko martxoan George Bushek Iraken abiatutako 'Askatasun Iraunkorra' operazioa, milaka hildako, zauritu eta galderaz beteriko etorkizuna laga duen gatazka luzearen ostean. Etxe Zuriko iturriek iragarri dute, Obama presidenteak gai horri buruz egingo duen hitzaldiak ez duela garaipen kutsurik izango.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu