Garraio publikorik gabe dago Grezia, burutzen ari diren grebaren ondorioz. Atzo Greba egun gogorra izan zen herrialdean, istilu ugari izan baitziren bertan, eta gaur ere, tren eta autobus zerbitzuak zeharo gelditu dituzte, Gobernuak sektore horretan egin nahi dituen aldaketak direla eta. Atenas autobus zerbitzurik gabe dago atzoko gau erditik, eta herrialde osoko tren zerbitzuko 100 ibilbide inguru geldituta daude. Atzoko grebaren ondoren hegazkin eta itsauntzien ibilbideak martxan dira berriro ere, baina, bertara iristeko taxiak edo ibilgailu pribatuen beharra ezinbestekoa da.
Gobernuak soldatetan zein lanpostuetan murrizketak eta bestelako aldaketak aurreikusi ditu garraio zerbitzuko langileentzat, eta horregatik, hogeita lau orduko lanuztea egitea erabaki dute. Antzeko neurri ugari hartu ditu Greziako Gobernuak bestelako sektoreetan ere, eta horregatik protesta ugari izaten ari dira herrialdean.
mundua
Garraioen grebak eman dio jarraipena atzoko greba orokorrari Grezian
Autobus eta tren zerbitzu gehiena geldituta dago herrialdean. Gobernuak zerbitzuan egin nahi dituen aldaketen aurrean ari dira protestak burutzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu