Libiako erregimenaren aurkako erreboltariak Tripolira hurbiltzen ari dira. Haien arabera, Garyan hira hartu dute, hiriburutik 75 kilometro ingurura. Muammar Gaddafik, ordea, gezurtatu egin du erreboltariek esandakoa. Haren arabera, NATOk gezurrak zabaltzen ditu «gerra psikologiko» bat eragin nahian, eraso militarrek porrot egin dutela ikusi duelako. Hala, bere jarraitzaileei dei egin die Gaddafik, matxinatuei aurre egiteko.
Herbehereek, berriz, OME Osasunerako Mundu Erakundearen esku utzi dituzte Libiako erregimenari blokeatutako ehun milioi euro, zibilentzako sendagaiak eros ditzaten.
Garyan hartu dute Libiako matxinatuek, Tripolitik gertu dagoen hiri bat
Gaddafik ezeztatu egin du, eta matxinatuen aurka eraso egiteko presta daitezela eskatu die bere jarraitzaileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu