Sortzez aljeriarra den gizonezko bat atxilotu zuen herenegun Ertzaintzak Donostian. Urtarrilean, droga kontu batzuk tarteko atxilotu zutenean, gizonezko horrek egin zituen oihuetan oinarritu da Ertzaintza sarraskiarekin zerikusia duela susmatzeko. Izan ere, atzeman zutenean "madrildar pila bat hilko ditugu" eta antzeko aldarriak egin zituela dio Ertzaintzak.
Auzitegi Nazionalaren esku utzi duten aljeriarra joan den urtarrilean atxilotu zuten ertzainek, auzokoek drogak kontuengatik eta zaratarengatik egindako salaketetan oinarrituta. Atxilotu zutenean, bortitz erreakzionatu zuela dio Ertzaintzak, eta "ikusiko duzue, madrildar pila bat hilko ditugu", "Castellana hilotzez beteko dugu" eta antzerako oihuak egin zituela. "Atocha hitza eta guzti" aipatu zuela diote Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek.
Madrilgo sarraskia gertatu zenean, atxilotu zuten ertzainak gertatutakoaz oroitu zirela eta euren buruzagiei jakinarazi zietela jakinarazi du Herrizango Sailak. Horren ondoren, Herrizaingo Sailak berak Espainiako CNI inteligentzia zerbitzuari eta Espainiako Poliziari eman zien jazoera horien berri.
Ondoren, aljeriar hori bilatzeko lanak hasi zituen Ertzaintzak eta atzo atxilotu zuten Donostian. Galdekatu ondoren, Auzitegi Nazionalaren esku lagatzea erabaki dute.
M-11, sarraskia Madrilen
Garzonek 48 ordu luzatu du Ertzaintzak atzemandako aljeriarraren atxiloketa aldia
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzoen epaileak Ali Amrous Ertzaintzak herenegun Donostian atxilotu zuen aljeriarraren atxiloketa aldia 48 ordu luzatzea erabaki du, atxilotuak Madrileko sarraskiarekin zerikusia duen edo ez argitzeko txostenaren zain dagoelako. Auzitegiko iturrien arabera, Garzonen talde armatuko kide izatea leporatu dio Amrousi –Al Kaedarekin lotu du–, eta txostenak eskatuko dizkio Informazio komisarioari atxilotuaren aurrekarien berria jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu