mundua

Garzonek helegitea jarri dio Auzitegi Konstituzionalean 'Gurtel auzian' jarritako zigorrari

Espainiako Auzitegi Gorenak 11 urtean epaile izateko gaitasunik gabe utzi izana "konstituzionaren aurkakoa" dela jaso du helegiteak.

2012ko maiatzaren 9a
11:44
Entzun

Baltasar Garzon epaileak Gurtel auziaren instrukzioa dela-eta Espainiako Auzitegi Gorenak jarritako zigorrari helegitea jarri dio gaur Auzitegi Konstituzionalean. Auzitegi Gorenak 11 urtean epaile izateko gaitasunik gabe utzi zuen Garzon pasa den otsailean. Gurtel auziko ustelkeria sarea ikertzerakoan agindu zituen entzuketekin ikertutakoen defentsarako eskubidea urratu zuela ebatzi zuen.

Helegiteak 200 orri baino gehiago ditu, eta horretan biltzen da Auzitegi Gorenaren erabakia "larriki konstituzioaren aurkakoa" dela, Espainiako legedian "existitzen ez den" delitu batengatik epaitu dutela uste baitute.

Auzitegi Gorenaren arabera, Garzonek "drastikoki eta justifikaziorik gabe" murriztu zuen defentsarako eskubidea, Francisco Correak eta Pablo Crespok beren abokatuekin izan zituzten elkarrizketak grabatzeko agindu zuelako.  "Erregimen totalitarioetako praktikak" erabili izana leporatu zion Justiziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.