Gatazka Siriako hiri nagusietara itzuli da

Damaskon eta Deir ez-Zorren bonba-auto bana leherrarazi dituzte, eta hainbat pertsona hil

Erredakzioa
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Damasko, Alepo, Daraa, Homs, Latakia, Hama, Idlib eta Deir ez-Zor hirietatik iritsi dira bi aldeen arteko borroken albisteak, posizioak benetan ez dituztela ez batek eta ez besteak utzi ziurtatuz. NBEk bultzatako su-etenak, beraz, porrot egin du ia hasieratik.

Berriz ere aspaldian albiste diren hildakoak eta bonba-autoak nagusitu dira. Atzo Damaskon lehertu zen horietako bat alde zaharrean, eta beste bat, Deir ez-Zorren. Deir ez-Zorrekoa «terroristei» egotzi zien Sana agentzia ofizialak, eta bost pertsona baino gehiago hil zirela esan zuen. Siriako Armada Askearen aldeko behatokiak esan zuen, berriz, atzo 149 pertsona hil zituztela Sirian.

Saudi Arabiak, bestalde, hiru funtzionario siriar bota ditu Siriako Kontsulatu Nagusitik, herrikideei jazartzen zitzaizkielakoan, eta horrek Damaskoren haserrea areagotu du, eta bi herrien arteko krisia handitu.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.