ASIAKO ITSASIKARA

Gatazkaren gaineko olatua

Zigor Aldama.
2005eko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
ostaldeari esker bizi ziren Sri Lankako arrantzale herri honetako, bizilagun askok. Izan ere, 1.340 kilometroko kostaldea du. Bertako biztanle bat makulu batzuen gainean eta egurrezko arpoi batekin arrantzan ari dela ikustea da, zalantzarik gabe, herrialdeko irudirik ezagunenetako bat. Dena dela, txanponaren beste aldea dago agerian orain eta itsasertza herrialdeko tokirik zorigaiztokoena bilakatu da. Iparraldean dagoen Jaffnan hasi, eta Galletik iragan ondoren hegoaldeko kokagune turistikoetaraino ailegatuta, hondartzak gorpuz bete dira. Itsasikarak gehien gaztigatu duen bigarren herrialdea da, Indonesiaren atzetik.

Itsasoak agerian utzi ditu uhartearen Indiako Ozeanoan dago azpiegitura urriak, lurrikarak eragindako tsunamien ibilbidean. Bereziki hunkigarria izan da uraren indar bortitzak trenbidetik hainbat metrotara mugitu, eta lokatzak irentsitako trenaren gertaera. Mila pertsona baino gehiago hil ziren bertan. Errail erabat desitxuratuak dira urak zekarren indarraren eta eragindako hondamendiaren erakusgarri.Itsasoak, halaber, agerian utzi ditu herrialdea estutzen duten beste hainbat arazo; lurrikarak eragindakoak gutxi balira bezala. Aurrenekoak, Tamil Tigreek (Tamil Eelameko Askatasun Tigreak) Sri Lankako Gobernuarekin mantentzen duten gatazkan du sorburua. Tamil Tigreek 1983tik dihardute herrialdeko ipar-ekialdearen bertan bizi da beren etnia independentziaren alde borrokan. Nazioartea Tamileko erresistentziako kideekin negoziatzen ari da, erreskate lanak eta laguntza erraztuko lituzkeen su-etena lortu nahian. Antzerako egoera bizi da Acehko eskualdean, Sumatran. Gatazkaren eraginez pertsonen aurkako minaz beteta daude orain urperatuta dauden ehunka kilometro karratu. Lehergaiak lekuz aldatuta daude orain, eta erreskate zein berregituratze lanek irauten duten bitartean hildako gehiago eragin ditzakete. Lekuz aldatutako minen fenomenoa, halere, ez da berria. Zailak dira kentzen eta kaltetutenak herritar errugabeak izan ohi dira.Sri Lankan, baina, badira arazo gehiago ere. Eltxoen eremu tropikaletako ohiko intsektuak uholdea ere pairatu dute. Ur geldiak dira beraientzako haztegirik egokiena. Gauza bera gertatzen da dengearekin, aipatutako eltxoek kutsatutako gaixotasun larriarekin. Lurrikara baino lehenago, gaitz horrekin kutsatutako pertsona kopuruak gora egin zuen. Orain agintariak beldur dira, egoera bere onetik irten eta gaixo kopurua izugarri ugal daitekeelako. Gaitzak sukar oso altua, goragalea, giharretako min handia eta egun batzuetara agertzen diren ubeldura gorri batzuk ditu ezaugarri. Ospitaleratzea behar-beharrezkoa da eta denge hemorragikoa harrapatzen baldin bada gutxi egin daiteke gaixoaren bizia salbatzeko. Herrialdearen osasungintza kontuan hartuta, gaixotasun horren izurrite batek heriotza-tasa oso altua eragin dezake. Malariarekin, kolerarekin eta beherakoarekin gauza bera gerta daiteke.

Kolonizazio garaitik modernitatera

Sri Lanka beti izan da leku gutiziatua. Portugaldarrek kolonizatu zuten, lehenik, XVI. mendean. Ondoren holandarrak iritsi ziren, eta haiek britainiarrei utzi behar izan zieten lurraldea 1796an. Orduan Ceilan zen bere izena eta maila goreneko te sailetan inperio britainiarrak estimu handitan zuen zegoen bere altxorra. Inperio britainiarra 1948an erori zen eta uharteak independentzia lortu ahal izan zuen. 1972an egungo izena hartu zuen. Berritze-lanek azpiegitura ekonomikoa eraldatu eta industria modernoari lekua egin zioten; batik bat, ehungintzari. Turismoa ere diru-iturri bilakatu da, tamilekin gatazka egonda ere. Hegoaldeko turismo-gune batzuek Thailandia hegoaldean daudenen eredua jarraitu dute. Hala ere, azken hauek, Balikoak bezalaxe, suntsituta gelditu dira.

Zorionez, uharteak badu mendilerro bat, zeinak tsunamiak Sri Lankako zonalde batzuk txikitzea eragotzi duen. Dena den, Galle bezalako hiriak jasandako hondamendia, non dozenaka autobus ikusi diren itsasaldiak bultzatuta, arrastaka, eraikin eta pertsonen alboan, nahikoa izan dira mundua hunkitzeko. Indiako Ozeanoan itsasikaren prebentziorako egoitza bat izan balitz, gertatutako hondamendia ez zen hain handia izango. Nazioartea erne ibili da eta Nazio Batuen Erakundeak aurtengo urtearen amaierarako bat eraikiko dutela iragarri du. Hobe berandu, sekula ez baino.

-

TAMILAK



 

Gatazka gogortzeko arriskua, soldaduen presentziagatik





Tamil tigreak beldur dira,terroristatzat jotzen dituzten herrialdeetako armadak sartuko baitira uhartean. Hala, 1.500 marine estatubatuar, Indiako Armadako 1.000 lagun eta Pakistango Armadako 300 ingeniari dira Sri Lankara heltzekoak. Horiez gain, Errusiako, Erresuma Batuko eta beste herrialde batzuetako soldaduak iritsiko dira. Bertako komunikabide batzuek diotenez, egoera horrek ezinegona sortu du gerrillako kideen artean. Komunikabide baten arabera, tamilek badakite munduko superpotentzien eta zonaldeko superpotentzien batasunak beren akabera ekarriko lukeela. Halere, Sri Lankako presidente den Chadrinka Kumaratungak askotan esan du tentsio politikoak behera egingo duela, uharteak bizi zuen egoera dela medio. Tamil tigreen artean eta Kolonboko Armadaren artean liskarrak egotea «ia baztertu beharreko aukera» dela baieztatu du Kumaratungak. Gerrillako buru den Thamilchelvam iritzi berekoa da. Bi aldeek tsunamiak eragindako egoera konpontzen saiatu behar dutela esan du.

Sri Lankako Armadak, bestalde, tamil tigreak lurrikarak eragindako umezurtzak «bahitzen» ari direla adierazi zuen atzo. Armadako bozeramailearen esanetan, gerrillako kideek aterpetxe batetik bahitu zituzten bost ume.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.