ELKARRIZKETA AURRERAPENA. SIDDI MOHAMMED DADDACH (LUZAROEN PRESO EGONDAKO SAHARARRA)

"Gauero hiltzera etorriko ziren beldur nintzen, exekutatuko ninduten beldur"

BERRIAk Siddi Mohammed Daddach luzaroen preso egondako sahararrarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar. Sahararrentzat independentziaren aldeko borrokaren ikur da Daddach.

2009ko ekainaren 17a
18:54
Entzun
Siddi Mohammed Daddach luzaroen preso egondako sahararraren ustez, "gauero hiltzera etorriko ziren beldur nintzen, exekutatuko ninduten beldur ". BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar.

Sahararrentzat independentziaren aldeko borrokaren ikur da Daddach. Nelson Mandelaren ondoren luzaroen preso egondako pertsona da Daddach; Marokok 25 urtez izan zuen preso eta bizi izandako samin guztia hitzetan jartzea ezinezkoa egiten zaio oraindik.

Hona hemen Daddachen beste esan batzuk:

- "Zailtasunak sortu dira, eta oraindik lotu gabeko zenbait gauza geratu dira, baina gure asmoa da bideratzea".

-"Borrokan jarraituko dugu gure eskubidea gauzatu artean, eta bide horretan posiblea dena eta ez dena ere egingo dugu. Marokok amore eman beharko du egunen batean, gure lurretik kanporatuko dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.