errebolta frantzian

Gaur 463 ibilgailu erre dituzte eta 201 gazte atxilotu

15 gau badira dagoeneko Frantzian errebolta hasi zenetik. Gauero-gauero ibilgailuak erre dituzte gazteek, eta Frantziako Gobernuak neurri gogorrak hartu ditu. Gaur ere erre dituzte ibilgailuak, hain zuzen ere 463. Gainera, Poliziak 201 gazte atxilotu ditu. Bestalde, zazpi polizia ere zauritu dituzte.

2005eko azaroaren 11
13:07
Entzun
Poliziak harrika hartu dituzte gazteek hainbat tokitan, esaterako Lyonen. Han zauritu dira hain zuzen zazpi polizietatik lau.

Erreketak gutxitu egin badira ere, Parisen gora egin dute. Han 111 ibilgailu erre dituzte, atzoko 84ren ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.