Ekialde hurbila

Gaur bilduko dira Jerusalemen Ariel Sharon eta Abu Alaren ordezkariak

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonen bulegoko zuzendaria eta Ahmen Qurea –Abu Ala– Palestinako lehen ministroarena gaur arratsaldean bilduko dira Jerusalamenen bi agintarien arteko lehen bilera prestatzeko. Dov Weisglas izango da Israelgo ordezkaria eta Hasan Abu Lideh izango da palestinarrena. Israeldarrek "Abu Alak indarkeriarekin amaitzeko eta erakunde horiek arma gabe uzteko dituen asmoak" jakin nahi dituzte lehen bilkuran honetan.

2004ko otsailaren 4a
15:54
Entzun
Abu Ala Palestinako lehen ministroak Israel Zisjordanian eraikitzen ari den "segurtasun harresiaren" lanak bertan behera uzteko eskatu zion Sharoni bilera hori egin ahal izateko. Hala ere, azkenean, Abu Alak bilerari bide ematea erabaki zuen aurrebaldintzarik gabe, AEBek eta Egiptok egindako presio dela medio.

Prestakuntza bilera hau aurrera aterako balitz, Abu Ala eta Ariel Sharon "datozen egunetan" edo "datorren astean" biltzeko aukera egongo litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.