Azkeneko egunetan bezala, gaur ere jende asko hil da Somaliako hiriburuan, Muqdishon, bonbardaketen eta tiroketen ondorioz. Bertako herritarrek eta medikuek esan dutenez, joan den ostegunetik 110 lagun hil dira tropen eta matxinoen arteko borroketan; Etiopiako indarrek egindako tiroketen ondorioz zendu dira gehienak.
Gaur hilda azaldu direnen artean, bi haurdun zeuden eta adineko hiru emakume. Tirokatu egin zituzten.
Abenduan Somalian sartu ziren Etiopiako indarrak, miliziano islamistak bidaltzeko asmoz. Matxinoek azken egunetan Etiopiako armadaren aurka egin dute eta Auzitegi Islamikoen alde ari dira borrokan.
NBE Nazio Batuen Erakundeak aitortu du une honetan ezin duela bake misiorik bidali hara. AB Afrikako Batasunak hitzartuta dauka aurten 8.000 soldadu bidaltzea Somaliara bake misioan, baina oraingoz Ugandak baino ez du bete hitza; 1.600 soldadu bidali ditu.
Mundua
Gaur ere hildako asko izan dira Somaliako hiriburuan
Ostegunetik 110 lagun hil dira tropen eta matxinoen arteko borroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu