Eskuz Banakako Lehen Mailako Txapelketa gaur hasiko da, Zeanurin (Bizkaia) Pedro Martinez Eulate eta Aitor Zubietaren arteko kanporaketarekin (23:00, ETB1). Faborito garbirik gabeko norgehiagoka da, eta irabazleak Iñigo Leiza izango du hurrengo aurkari. Txapelketako bi pilotari garaienak dira -Eulate 198 zentimetro da luze, eta Zubieta 193-, baina kontrako ezaugarriak dituzte: Zubieta jotzailea da; Eulate, segurua.
Ez batak ez besteak ez du inoiz bide luzerik egin buruz burukoan. Zubietak lehen aldia du Lehen Mailako manomanistan, eta atariko partida batean Xabier Galarzari irabazita sailkatu zen. Eulatek, berriz, bigarren aldia du. Iaz Aritz Laskuraini irabazi zion lehendabizi, eta gero Bengoetxea VI.aren aurka galdu zuen (22-4).
Pilota
Gaur Eulate-Zubieta, Banakako Txapelketako lehen kanporaketa
Zeanurin jokatuko dute, gauez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu