Israel-Hizbola

Gaur hasi dute preso edo bahitu trukea Israelek eta Hizbola erakundeak

Gaur hasi dute preso edo bahitu trukea Israelek eta Hizbola erakundeak. Israelek 436 preso utziko ditu libre –gehienak palestinarrak dira– eta trukean, Hizbolak gaur goizean bertan Israelen esku utzi ditu berak hil zituen hiru soldadu israeldarren gorpuak. Horrekin batera, Hizbolak libre utziko du baita ere bahiturik daukan enpresari israeldar bat. Prozesu honek bi ordu inguru iraungo du eta Rosh Hanikra muga hirian dagoen base militarrean izango da.

Antolakuntzak Europatik kanpoko hainbat talde gonbidatu ditu finalean parte hartzeko. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2004ko urtarrilaren 29a
12:57
Entzun
1982 eta 2000. urteen artean Israelen aurka erasoak egin zituzten hainbat libaniarren gorpuzkinak kamioi batetik bestera pasa dituzte Gurutze Gorriko langileek. Era berean, 400 palestinarretik gora Gaza eta Zisjordaniako bost muga lekutan aske utziko dituzte, Israelek eta Hizbola erakunde armatuak lortutako akordioa betez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.