Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilua gaur hasiko da Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak ostiralean Palestina kide oso moduan onar dezaten aurkeztu zuen eskaera aztertzen. Azterketak, ordea, ez du mugarik eta asteetan eta hilabeeetan ere luzatu daiteke.
NBEn eskubide guztiekin egoteko eskubidea dutela aldarrikatu zuen Abbasek, eta atzo Ramalara iritsi zenean harrera handia egin zioten
Palestinaren eskaera onar dezaten Segurtasun Kontseiluaren hamabost kideetatik bederatziren babesa behar dute palestinarrek, eta horrez gain AEBak, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak eta Errusiak betorako duten eskubidea ez baliatzea. Obamak aurreko astean jada iragarri zuen baliatuko zuela.
Oraingoz 122 herrialdek onartu dute Palestina.