Irudia. Irlanda
GAUR JAKINGO DITUZTE EMAITZAK
Atzo egin zituzten Irlandako Errepublikako presidentetzarako hauteskundeak, eta gaur jakinaraziko dituzte emaitzak. Azken inkesten arabera, Michael D. Higgins 70 urteko hautagai laboristak Sean Gallagher alderdi independenteko kidea garaitzeko aukera du. Hasiera batean, Gallagher jotzen zuten faboritotzat, baina azken astean ustezko hainbat ustelkeria kasurekin lotu dute. Mary McAleese izan da 1997tik Irandako Errepublikako presidentea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu