Pervez Musharraf Pakistango presidenteak gaur utzi dio Armadako burua izateari, aurrez iragarria zuen bezala. Bederatzi urtean egon da kargu horretan, eta Ashfaq Pervez Kiyani (55 urte) da gaurtik buru; haren konfiantzazko gizona da.
"46 urtean militar uniformea eraman eta gero, gaur agur esaten diot armada honi", adierazi du Musharrafek (64 urte). "Armada Pakistanen salbazioa da. Munduko onenetakoa da".
Bihar berriro Pakistango presidente kargua hartuko du, bost urterako; urriaren 6ko hauteskunde presidentzialetan gehiengoa lortu zuen. Oposiozoko hainbat alderdik eta Ameriketako Estatu Batuek, ordea, armadako postua uzteko eskatua zioten. Hauteskunde orokorrak, berriz, urtarrilaren 8an egingo dituzte.
1998an izendatu zuten Musharrafek Pakistango Armadaren buru. 1999ko urrian kolpe militarra eman eta botere exekutiboaren ardura hartu zuen, Nawaz Sharif orduko lehen ministroa lekutik kenduta.
Pakistan
Gaur utzi dio Musharrafek Pakistango armadaburu izateari
Azkeneko bederatzi urtean egon da postu horretan. Bihar berriro presidente kargua hartuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu