Gaur zabalduko dute Genovan (Italia) 2018. urtean erori zen Morandi zubia. Eroritako zubibidea 45 metro garai eta kilometro bat luze zen. Ezbehar hartan 43 pertsona hil ziren, eta 632 herritar gelditu ziren etxerik gabe.
Zubibide berria Genova San Giorgio zubia deituko da, eta Roberto Carpaneto Rina konpainiako kontseilariak —zubi zaharra eraisteaz eta berriaren eraikuntza kudeatzeaz arduratzen den konpainia— zubia bi urte baino gutxiagoan amaitu izanaren «harrotasuna» adierazi du.
Zubi berria eraikitzen hasi baino lehen, 180.000 tona zementu inguru zituen zubi zaharra eraitsi zuten; horretarako, milaka lagun atera behar izan zituzten etxetikk. 2019ko apirilaren 15ean hasi ziren gaur zabalduko den zubia erakitzen.